Argazki eta Bideo Digitala

2006-04-09



Iadanik gehiengoek "Elkarrekin.org" atariaren zerbitzuak erabili ditugu. Hau bihurtu da elkarte Autonomoko Irakasleon ataria, non taldeak sortu ondoren, tresna batzu beren eskura dituzte: karpetak materialak zintzilikatzeko, egutegiak, foroak zalantzak argitzeko eta komunikatzeko, materialak eginak, webguneak sortzeko tresna, eta duala gutxi "prestakuntza" moduloak.
Datorren urteari begira eta prestakuntza modulo hauen barruan "Utilización de la imagen y el video digital en los centros educativos" delakoa egiteko aukera izango dezue. Ikastaro telematiko honen antzera (Blog) izango da: unitateak eta ekintza/prektikak burutuz.

Bestalde jokin ezazue "Argazki eta Bideo Digitala"-ri buruzko webgunea sortuta daukagu alpalditik "Elkarrekin.org" atariaren barruan, helbide honetan: http://www.elkarrekin.org/web/bideoa animo eta begira ezazue !

Argazki eta Bideo Digitalaren erabilera Eskoletan



Dakizuenez, Berritzeguneek "Hezkuntzako Bideo Digitalaren II. lehiaketa" antolatu dute. Aurtengo edizioa bigarrena da. Iazkoa ediziaan maila bakarra zegoen, aurten ordea bi maila daude: Haur eta Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza.
Sariak ere bikoiztu egin dira. Berritzeguneek laguntzaile bilaketa egin ondoren, GILTZA hezkuntzarekin lotuta den entrepresari esker (Edebe digital taldekoa, Euskadi mailan) sari ugari izango dira.

Lanak entregatzeko epea joan den Apirilaren 8an bukatu zen, eta Berritzegunetako jardunaldietan saridunak ezagutuko ditugu: Maiatzaren 4 eta 5ean Donostiako Miramar Juaregian.